Aurten Erretiratuen Egunik ez ospatzea erabaki du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urriaren 16a

Urriko azkeneko zapatuan egin izan den ospakizunak jende asko biltzen duelako hartu dute erabakia.

Udalak erabaki du aurten ez antolatzea Erretiratuen Egunik. "Bizi dugun egoera berriaren aurrean hartu dugu erabakia", diote Udaleko arduradunek.

Urriko azkeneko zapatuan izaten da Erretiratuen Eguna; Aramaion urteko egun politenetako bat izaten da. Hori horrela, jende asko batzen da festaren bueltan: herritarrak bai, baina baita kanpotik etorritakoak ere. "Urtero goiz partean egiten den azokan zein eguneko bestelako ospakizunetan pertsona asko biltzen dela kontuan hartuta, bertan behera geratu da Erretiratuen Eguna", azaldu dute arduradunek, ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak