Leticia Gaspar bilbotarrak irabazi du Aramaioko kaleko margo lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urriaren 14a

Ohikoa den moduan, urriaren 12an egin zuten kaleko margo lehiaketa. Bi kategoriatan banatuta, hainbat margolari ibili ziren herriko txokoak margolanetan irudikatzen. Nagusien kategorian Leticia Gaspar bilbotarra izan zen irabazlea; eta, 16 urtetik beherakoen kategorian, Jule Lizarralde aramaioarra izan zen onena.

Giro ederrean ospatu zuten margo lehiaketa. Nagusien kategorian 16 margolarik parte hartu zuten; horietatik, bi bakarrik izan ziren aramaioarrak. Epaimahaiaren arabera ondokoak izan ziren sarituak:

1. Leticia Gaspar Garcia, Bilbo.

2. Raimundo Argos Martinez, Bilbo.

3. Juango Altuna Akizu, Bergara.

Aramaioar onena: Ramon Nafarrete Ormaetxea.

16 urtetik beherakoen kategorian 17 gaztetxok parte hartu zuten. Horrela geratu zen sailkapena:

1. Jule Lizarralde Errasti, Aramaio.

2. Janire Laje Elorza, Aramaio.

3. Nahia Reguero Osinaga, Aramaio.

Lanak ikusgai daude udaletxean

Atzo, martitzena, jarri zituzten lanak ikusgai udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoko ordutegian egongo da zabalik: zapatuan eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak