Aramaioko Udalak 15.000 euroko dirulaguntza bideratu du, batez ere alarma egoerak ixtera behartu zituen jarduera eta ostalaritzako establezimenduei laguntzeko.
Eskaerak egin eta negozio bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu ondoren, Udalak 15 establezimendu edo negozio lagunduko ditu diruz. Negozio bakoitzaren ezaugarriak, itxita egondako epea, jasandako kalteak... aztertu dituzte, besteak beste.