'Gaba baltza' bideo lehiaketa antolatu du Txirritolak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 8a, 13:00

12 urtetik gorako gazteei zuzendutako bideo lehiaketa izango da. Lanak entregatu beharko dira urriaren 27rako.

Txirritola euskara elkarteak Gaba baltza bideo lehiaketa antolatu du. 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako lehiaketa izango da. Bideoaren gaia gaba baltza izango da; eta, horrez gain, ondorengo hiru hitzak agertu beharko dira bideoan, nahitaez: irrifarra, sardea eta kanpaia. Bideoak, gehienez 10 minutuko iraupena izango dute.

Lanak entregatzeko epea urriaren 27ra artekoa izango da. Emailez bidali beharko dira txirritola@gmail.com helbidera.

Saria: 'scape room' baterako sarrerak

Urriaren 30ean bideo emanaldia eta sari banaketa egingo dute. Lehenengo saria scape room baterako sarrerak izango dira; eta, bigarren saria euskaraldiko sorpresa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak