'Egunean behin' lehiaketako Aramaioko taldean sariak zozketatuko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 5a, 15:45

Egunean Behin lehiaketak bosgarren denboraldia hasi du. Aramaioko taldea Aramaixon euskaraz izenarekin gehitu da ekimenera; lehiaketa egingo dute eta sariak banatuko dituzte.

Egunean behin lehiaketan Aramaioko taldean parte hartzeko aukera dago; gainera, Euskaraldiaren barruan kokatu nahi izan dute ekimen hau, eta Aramaioko taldean lehiaketa egingo dute. Hala, lehiaketa bi epetan banatu dute. Epe bakoitzean, sailkapena kontuan hartuta sariak banatuko dituzte.

Epeak izango dira:

  1. urriaren 5etik azaroaren 1era
  2. azaroaren 2tik azaroaren 29ra

Sariak

Epe bakoitzeko irabazleek eroango dute Euskaraldiko lanpasa eta herriko gazta bat. Bestalde, parte hartzaile guztien artean Euskaraldiko amantala eta lanpasa zozketatuko dira.

Irabazle nagusiak jasoko du Guggenheim Bilbao museorako bi sarrera eta afaria herriko jatetxe batean.

Taldean nola parte hartu

Taldearen izena Aramaixon euskaraz da eta taldera sartzeko giltza da B81957.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak