Aramaioko Zabola Elkarteko saioaz gain, aldi berean Gasteizko Amaia Zentroan eta Aguraingo AEKko euskal txokoan ere izan ziren saioak. Bertan ere, Arabako bertso-eskoletako 14 urtetik 18 urtera bitarteko 18 gaztek parte hartu zuten, lagun arteko giroan.
Urriaren 10ean finala izango da 12:00etan, sei bertsolarirekin, Kuadrillarteko bertso txapelketako finalarekin bat eginez, egun eta toki berean. Hortaz, Arabako bertso mugimendua elkartuko da Murgian, eta ikasturtea gogor hasiko dute Arabako bertso-eskolek.