Pako Izaga hil da, Aramaioko azken errementaria

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 2a, 15:42

Aramaion izan den azken errementaria zen Pako Izaga. 1928ko urriaren 4an jaioa, atzo hil zen.

Pertsona ezaguna zen herrian Pako Izaga; batez ere, errementari moduan zen ezaguna. Izan ere, Aramaioko azken ola gizona zen Izaga. 15 urtez jardun zuen errementari lanetan. Benito Oar errementaria zenarekin ikasi eta lan egin zuen, 1943tik 1958ra bitartean. Ondoren, Zerrajerara joan zen lanera.

Horrez gain, herriko beste zenbait saltsetan ere ibiltzen zen Izaga. Musika oso gustuko zuen, eta Bizente Goikoetxea abesbatzan kantatu zuen hainbat urtez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak