'Feminismos negros' hitzaldia eskainiko dute gaur Aramaioko kultura etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 2a, 09:55

Jeanne-Rolande Dacougna Minkettek feminismo beltzaz, kolonialismoaren ostekoaz, Afrikako feminismoaz eta Euskadiko emakume arrazializatuen gainean hitz egingo du, besteak beste. Elkarrizketarako gune bat sortzea izango da asmoa.

Gaur, barikua, feminismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Jeanne-Rolande Dacougna Minkettek kultura etxean, 18:00etan. Feminismos negros izango da hitzaldiaren gaia eta, bereziki, Afrikako emakume migratzaileen gizarte-egoerari buruz hitz egingo du. Feminismoan ikertzailea, hezitzailea eta aktibista da Dacougna.

"Martxoaren 8aren bueltan egin beharreko hitzaldia zen, baina egoerak hala behartuta atzeratu egin genuen", dio Cristina Etxenausia zinegotziak. Feminismo beltza, kolonialismoaren ostekoa, Afrikako feminismoa eta Euskadiko emakume arrazializatuen agendaren gainean hitz egingo du Dacougnak.

Hitzaldi huts bat baino harago joango den ekitaldia izango da: hizlariak elkarrizketarako gune bat sortuko du bestelako feminismo batzuk ere plazaratzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak