Ez Sagardo Egunik, ezta sagarrik ere

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 2a, 14:00

2019ko Sagardo Eguneko irudia.

Aramaioko Udalak erabaki du aurten Sagardo Egunik ez antolatzea, "ez duelako zentzurik" horrelako jai bat egiteak. Bestalde, Aramaioko Sagardogile elkartekoek diote aurten oso sagar gutxi dagoela.

Ez Sagardo Egunik, ezta sagarrik ere. Horrelakoa izango da aurtengo urtea. Aramaioko Udalak erabaki du azkeneko urteetan arrakasta handiz antolatu izan den Sagardo Eguna ez antolatzea. "Ez dauka zentzurik. Basoa saldu eta sagardoa edan, talo postua... Egun bizi dugun egoeran ez du zentzurik jai hori antolatzeak", azaldu du Lierni Altuna alkateak.

Aramaioko Sagardogile Elkarteko (ASE) presidente Jose Miguel Maskarianok dio aurten ez dagoela "batere sagarrik". Hori zergatik den galdetuta, Maskarianok ez dauka argi: "Ez dakigu, izan daiteke eguraldiagatik edo izan daiteke sagarrak bi urtean behin izaten direlako... kontua da ez dagoela sagarrik". Hori horrela, ASEk erabaki du elkartean duten makineria martxan jarriko duen langilerik ez kontratatzea aurten. Gaur egun, Aramaioko elkartean 22 sagardogile daude: Aramaiokoez gain, inguruko herrietako sagardogileak ere badaude elkarte horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak