Lesboserako janari bilketak izandako erantzunarekin, pozik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko irailaren 30a

"Herritarrek ikaragarri ondo" erantzun dute janari bilketarako deiari. Hala azaldu du Cristina Etxenausia zinegotziak. Aste bukaeran egin dute janari bilketa berezia, Lesboseko errefuxiatuen aldekoa. Kintelena janari dendan jarritako kaxak guztiz bete zirela azaldu du. Aretxabaletara eraman dute jasotakoa, handik Zaporeak elkartearen bitartez Greziara eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak