BAT txartela App bitartez karga daiteke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 29a, 16:22

Arabako Mugikortasun Agintaritzaren aplikazioaren bitartez BAT txartela sakelakoaren bitartez kargatzeko aukera dago. Gaur egun, aplikazioak Android sistemetan baino ez du funtzionatzen.

BAT txartela erabiltzen dutenendako sakelakoetarako aplikazio jarri du Arabako Mugikortasun Agintaritzak. Modu horretan, telefonoaren bitartez txartela kargatzeko aukera egongo da, kutxazainera joan barik.

Saldoa kontsultatzeko eta kargatzeko balio du aplikazioak; izan ere, bankuko txartelarekin lotuta egongo da aplikazioa.

Gaur egun, aplikazioa Android sistemarako bakarrik dago.

Bi txartel mota daude: BAT orokorra eta BAT orokor pertsonalizatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak