Euskara ikasteagatik eta errotulazioa euskaraz jartzeagatik laguntzak emango ditu Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 29a, 15:21

Aramaioko Udalak bi dirulaguntza lerro zabaldu ditu: 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi dutenendako da bat; eta, 2020an euren dendetako edo komertzioetako hizkuntza paisaia euskaraz jarri dutenendako bestea.

Bi dirulaguntza lerro zabaldu ditu Udalak.

2019-2020 ikasturtean zehar euskara ikasi dutenek dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute. Horretarako ezinbestekoa izango da asistentzia ziurtatzea –%80tik gorakoa–; horrez gain, ordaindu duten matrikularen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Eskaera orria bete beharko dute udaletxean aurkeztu.

Bestalde, 2020 urtean herriko denda edo komertzio bateko errotulazioa euskaraz jartzeagatik ere laguntzak emango dituzte. Horretarako, egin duen gastuaren agiria aurkeztu beharko da eta baita egindako lanaren froga ere –argazkia, adibidez–. Eskaera orria udaletxean aurkeztu beharko da.

Euskara sustatzeko dirulaguntzen oinarriak hemen ikus daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak