Konde Basoko Iluek taldean Xabi Igoa, Paula Amilburu, Martin Abarrategi eta Aitor Ugarte aritu ziren kantari.
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek taldekako hainbat ariketatan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplatan, asmakizuna hirunaka... Bertaratuen gozamenerako, umore ale ederrak entzuteko aukera izan zen saioan.
Epaimahaiak hala erabakita, Konde Basoko Iluek taldea arituko da finalean, Aramaioko Izenbakuek eta Gasteizko Sumendiola Bete Poto taldeekin batera.
Finala urriaren 10ean izango da, 17:00etan, Murgian.
Amurrioko finalaurrekoaren argazkiak eta beste, hemen ikusgai.