Eguraldia lagun izan ez arren, Aramaioko mendi martxako parte-hartzaileak, gustura

Julen Iriondo 2020ko irailaren 26a

Euritan egin dute ibilaldia Aitor Aranaren omenez Orixolek antolatzen duen mendi martxan parte hartu dutenek. Hala ere, dena ondo joan da eta mendizaleak gustura geratu dira goiz-pasa eginda.

50 lagun inguruk hartu dute parte irteeran. Gehienezko kopurua bete eta 80k eman zuten izena, baina gutxixeago izan dira, azkenean, animatu direnak.

20,6 kilometroko ibilbidea izan du martxak: Cuatrovientos aldetik Lurgorrira hartu dute, eta handik Tellamendi, Zabalaundi eta Lezia pasa dituzte, Orixolera iritsi aurretik; eta Arrikoititik jaitsi dira Ibarrara. 

Ezustekorik izan ez dela-eta, parte-hartzaileak gustura geratu direla jakinda, pozik agertu dira amaieran Orixolekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak