Arabako bertso kuadrilla arteko hirugarren finalaurrekoa jokatuko dute bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 25a, 15:52

Aramaioko Kondeko Basoko Iluek taldeak parte hartuko du hirugarren finalaurreko horretan: aurrez aurre izango dute Gasteizko Errexala taldea. Amurrioko katekesi aretoan izango da bertso saioa, 19:30ean –19:00etan zabalduko dituzte ateak–. Murgian jokatuko den finalerako txartela egongo da jokoan.

Aramaioko taldeko bertsolariak izango dira: Xabi Igoa, Paula Amilburu, Martin Abarrategi, Aitor Ugarte, Lierni Altuna, Iker Elexpuru, Ane Zuazubiskar, Jon Herrarte, Amaia Arregi, Irati Lasaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak