Geraldine hirukoteak bossa nova doinuak ekarriko ditu gaur, 19:30ean. Udaramaio ekimenaren barruan eskainiko den azken emanaldia izango da. Geraldine abeslariak interpretazio eta jazz ikasketak egin ditu Nafarroako kontserbatorioan. Gaur egun, Geraldine hirukotearekin dihardu: Hó Bá Lá Lá azken diskoan Joao Gilberto maisua omendu dute. Eguraldi txarrarekin Kultura etxean izango da emanaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.