Kiroldegia erabiltzeko arau berriak ezarri dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 23a, 13:04

Artxiboko irudia.

Osasun egoerak baldintzatutako ikasturtea izango da aurtengoa. Udalak hainbat neurri hartu ditu; bada, horietako bat da kiroldegia erabiltzeko ezarritako arauak.

Orain arte egin izan denaren kontra, aurrerantzean ezingo da pilotalekua modu librean erabili. Hala ere, pilotalekuak duen erabilera kontuan hartuta Udalak berau erabiltzeko bi modu eskaini ditu.

Batetik, ikasturte osorako erreserba egiteko aukera dago Udaletxean bertan. Baimena eskatzeko azkeneko eguna irailaren 25a, egubakoitza, izango da. Edonork egin dezake ikasturte osorako erreserba. Ez da zertan taldea edo federatua izan behar aukera hori hartzeko.

Bestetik, aurrez ordua eskatzeko aukera egongo da. Horretarako, kirol arduradunekin harremanetan jarri eta eskaera egin beharko da: lekua egonez gero, pilotalekua erabiltzeko aukera egongo da. Libre geratzen diren orduak ondorengoak dira: astelehenean 17:00etatik 18:00etara; eta, egubakoitzetan 17:00etatik 21:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak