Aramaion egindako argazkiak izan beharko dira, eta beste inon argitaratu edo saritu gabeak.
Gehienez, hiru argazki
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazki bakoitzari jarri behar zaizkio izenburua, tokiaren izena eta data. Argazkiak JPG formatu digitalean aurkeztu beharko dira, eta neurriz mega bat baino handiagoak izan beharko dira. Argazkietan pertsonaren baten lehen planoak agertzen baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da –umeen kasuan, gurasoen baimena–.
200 euroko saria
Irabazleak 200 euro irabaziko ditu; gainera, urtaro bakoitzeko beste sari bat emango da, 100 eurokoa. Beste zazpi argazki ere aukeratuko dira egutegia osatzeko. Lanak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 31 da. Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu beharko dira.