Iraileko barikutan, parkean, musikaz gozatzeko aukera zabala egon da. Bada, gaur, etxeko musikari baten txanda izango da: 19:30ean Idoia Asurmendik emanaldia eskainiko du.
Udaramaio ekimenaren barruan emanaldiak parkean izaten ari dira; hala ere, euria egingo balu, kontzertua Kultura etxean izango litzateke.