Aitor Aranaren omenezko mendi ibilaldia irailaren 26an egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko irailaren 18a

Artxiboko irudia.

Orixol mendizale elkarteak antolatuta Aitor Aranaren omenezko mendi martxa egingo dute irailaren 26an. Irteera mailakatua izango du probak: bi minuturo 10 laguneko taldeak irtengo dira.

Aitor Aranaren omenezko 24. mendi ibilaldia egingo dute irailaren 26an, zapatua. Osasun egoerak baldintzatutako mendi ibilaldia izango da. Besteak beste, irteera mailakatua izango du martxak. Irteera 8:00etan izango da –7:30erako kiroldegian egotea eskatu dute–, eta bi minuturo 10 laguneko taldeak irtengo dira.

Horrez gain, maskara erabili beharko da anoa postuetan; aldagelak ez dira erabilgarri egongo; bi metroko distantzia mantendu beharko da; eta, gel hidroalkoholikoa erabili beharko da.

Izena aurrez eman behar da ondoko atarian. Egoerak baldintzatuta 80 lagunendako lekua egongo da. Izen-ematea 5 euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak