Aramaioko trikitixa eskolak zabaldu du matrikulazio epea. Interesa dutenek oraintxe dute izena emateko aukera; oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko dituzten eskolak, baina "laster" izango dela diote.
Froga egiteko aukera
Trikitia edo panderoa ezagutzeko gogoa duenak probatzeko aukera izango du irailaren 25ean. Aurrez txanda hartzea ezinbestekoa izango da trikikalejira@gmail.com helbidera idatzita.