Ura zentzuz erabiltzeko deia egin du Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko irailaren 17a

Ur kontsumo neurtua egiteko eskatu du Aramaioko Udalak, eta gehitu du etxeko kontsumorako bakarrik erabiltzeko ura.

Ur deposituetan ur gutxi dagoela eta, Aramaioko Udalak eskatu du ur kontsumo neurtuak egiteko: "Ur kontsumo zentzudunak egitea eskatzen dugu eta etxeko kontsumorako bakarrik erabiltzeko ura; osterantzean, bestelako neurriak hartu beharko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak