Lagun Artean dantza taldeak ikasturte berriari begira izen-ematea zabaldu du. Dantza taldean parte hartu nahi duenak irailaren 25era arte izango du izena emateko aukera. Eskolak urrian hasiko dituzte.
Zuzendaritzako kideak
Interesa duenak zuzendaritza taldeko kideren batekin harremanetan jarri beharko du edo mezua bidali lagunartean60@gmail.com helbidera. Zuzendaritzako kideak dira: Adela Elejalde, Maitane Gomez de Segura, Izaro Aretxaga eta Rosa Mondragon.
50 dantzariko taldea
Lagun Artean dantza taldean adin ezberdinetako herritarrak daude; egun, 50 bat dantzarik osatzen dute taldea.