Traktoreen azterketa teknikoa pasatzeko aukera egongo da Ibarran eta Oletan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko irailaren 14a

Irailaren 17an Ibarran egingo dute azterketa teknikoa eta irailaren 23an Oletan.

Traktoreen azterketa teknikoa Aramaion bertan pasatzeko aukera egongo da, azkeneko urteetan bezala. Bi hitzordu jarri dituzte: irailaren 17an, eguena, Arbelen egingo dute azterketa, 11:30ean hasita; eta, irailaren 23an, eguaztena, 9:15ean Oletan izango dira azterketak egiten.

Eraman beharrekoa

Traktorea goitik behera aztertuko dute: balaztak, direkzioa, pneumatikoak, suspentsioa, motorra, egindako berrikuntzak, kanpoko eta barruko argiztapena…
Azterketara ondoko dokumentazioa eraman beharko da: fitxa teknikoa, zirkulazio baimena eta aseguruaren ordainagiria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak