Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute irailaren 16an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 11a, 10:49

Artxiboko irudia.

Aramaioko Euskaraldian zer egin aztertzeko bilera irekia egingo dute datorren eguaztenean, irailaren 16an, udaletxean. "Benetan eraginkorra" izango den Euskaraldia antolatu nahi dute.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren eguaztenean. 2018koarekin alderatuta, aurtengoan protagonistak izango dira entitateak eta norbanakoak.

Aramaion zer egin eta nola aztertu erabakitzeko bilera irekia egingo dute, eguaztenean, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. "Elkarrekin adosteko eta benetan eraginkorra izango den Euskaraldia antolatzeko" bilera izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Gai zerrenda

Ondorengo gaiak aztertuko dituzte:

  1. Aurkezpen orokorra: aurtengo Euskaraldiaren ezaugarri nagusiak gogora ekarriko dituzte.
  2. Kontuan hartu beharreko datuak: epeak, funtzionatzeko irizpideak…
  3. Aramaioko Euskaraldia: Herriko entitateak zeintzuk diren eta nola animatu parte hartzera; herriko norbanakoak nola aktibatu; beste ekintzaren bat egitea aztertu.
  4. Beste batzuk: materiala…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak