Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina irekita dago irailaren 25era arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 9a, 10:55

Artxiboko irudia.

Euskara ikastaroetan izena eman nahi duena irailaren 25era arte izango du horretarako aukera. "Euskara ikasteak merezi du" nabarmenduz animatu nahi dituzte herritarrak euskara ikastera.

Zabalik dago euskara ikastaroetan izena emateko epea. Aramaion, azken ikasturtean hiru talde aritu ziren euskara ikasten; eta, ikasturte berriari begira hainbatek erakutsi dute interesa.

Urrian hasiko dituzte eskolak

Hori horrela, martxan jarri dute matrikulazio kanpaina eta irekita dago datorren irailaren 25era bitartean. Taldeak ondoren osatuko dira eta urrian jarriko dira martxan ikastaroak.

Izena emateko deitu udaletxera 945 44 50 16 (Rosa) edo idatzi mezua euskara@aramaio.eus helbidera.

Nabarmendu dute euskara ikasteko motibazio asko daudela; baina, guztien gainetik, "euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak