Arabako odol emaileen elkarteak deia egin du odola ematera joateko. Autobusa bihar, eguena, egongo da Aramaion: kultura etxe ondoko aparkalekuan, 16:45etik 20:00etara.
Nabarmendu dute odol-emate altruistak direla odola lortzeko modu bakarra. Egungo datuei begiratuta, odola egunero erabiltzen dela diote: EAEn 5 minuturo behar izaten du odola norbaitek.