Umeak eskolaratzeko hartutako neurriak "gehiegizkoak" direla salatuko dute, domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 3a, 08:16

Kartela.

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak gehiegizkoak direla salatuko dute, eta eskatuko dute umeen osasun emozionala eta mentala ere zaintzea. Kiroldegi aurrealdean hasiko dute oinezkoen eta bizikleta martxa, domekan, 13:00etan.

Eusko Jaurlaritzak "umeak eskolaratzeko hartutako neurriak gehiegizkoak" direla uste dutelako, bizikleta eta oinezkoen martxa egingo dute domekan, Aramaion. "Osasuna bermatu behar dela denok daukagu oso argi; baina osasun fisikoaz gain, mentala eta emozionala ere zaindu behar dira, eta uste dugu horiek ez direla kontuen hartu", diote ohar bidez.

Beste iritzi bat badela erakusteko ekintza izango da.

Martxa kiroldegi aurrealdean hasiko da, 13:00etan. Nork bere lema eramateko mezua zabaldu dute.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak