Udal liburutegia zabalik dago, goizez

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 2a, 15:04

Artxiboko irudia.

Irailaren 1ean zabaldu zituen ateak Udal liburutegiak. Aste honetan goizeko ordutegia izango du, eta astelehenetik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira.

Aste honetan zehar 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik Udal liburutegia. Datorren astetik aurrera, aldiz, irailaren 7tik aurrera, ohiko ordutegia izango du: 17:00etatik 19:30era.

Covid-19a dela eta, uda aurretik ezarri ziren segurtasun arauak indarrean daude oraindik. Hori horrela,  liburutegiko arduradunek gogorra ekarri nahi dute derrigorra dela musukoa janztea Kultura Etxera sartzeko; segurtasun distantzia errespetatu behar dela; eta, eskuak garbitzeko gela erabili behar dela. Osasun neurriak eta aholkuak errespetatzeko deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak