IBI zerga ordaintzeko borondatezko epea irailaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abuztuaren 24a

Dagoeneko adostu dute ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea. Bankuan helbideratuta dauden ordainagiriak, aldiz, irailaren 21ean kobratuko dituzte.

Ezaugarri bereziko, hiri-lur eta landa-lur ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea, 2020ko ekitaldikoa, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Helbideratutako ordainagiriak irailaren 21ean kobratuko dira

Bankuan helbideratuta dauden ordainagiriak irailaren 21ean kobratuko dira.
 Helbideratuak ez dauden ordainagirien kasuan, aldiz, herritarrak helbide fiskalean jasoko du zorretan duena ordaintzeko beharrezkoa duen agiria. Agiri hori eskura eduki ezean edo irailaren 16rako agiri hori jaso ez duenak, Udaletxean eskatu beharko du borondatezko ordainketa aldian.


Epea igaro ondoren, zer?

Borondatezko epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindu gabeko kuotei otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak xedatutako errekargua gehituko zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak