Kultura etxea eta kiroldegia itxita egongo dira abuztuan zehar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uztailaren 30a

Abuztuan zehar ordutegi berezia izango dute udal zerbitzuek.

Udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute abuztuan zehar. Udaletxea, esaterako, zabalik egongo da, goizez: 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Beste zerbitzu batzuk, aldiz, itxita egongo dira: kultura etxea eta kiroldegia itxita egongo dira irailaren 1era arte.

Herriko dendak

Herriko zenbait komertziok ordutegi berezia izango dute abuztuan zehar; Udalari ohar bidez eman diete ordutegion berri. Kintelena denda goizez egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara, irailaren 6ra arte. Zapatutan itxita egongo da. Arbel kooperatiba, aldiz, abuztuan goizez zabalduko dute, 9:00etatik 13:00etara; eta, abuztuaren 7tik 17ra itxita egongo da.

 


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak