Foru Aginduz, sua egitea debekatu egin dute, salbuespen moduan eta aldi baterako, irailaren 20ra arte. Ezingo da surik egin ez edozein motatako landa eremutan, ezta baso publiko edo pribatuetan ere. Aldiz, Andramarin horretarako prestatuta dagoen tokian egin daiteke, ez bada espresuki gunea itxi. Marixekan, ostera, debekatuta dago.