Aramaio ez da Arabako txapelketako finalean izango

Maider Arregi 2020ko uzt. 25a, 12:05

Arabako herriarteko pilota txapelketako finalerdian Aramaio kanpoan geratu da Amurrioren aurka 2 eta 1 galdu ostean. Seniorrek eta gazteek galdu egin dute; kadeteek, aldiz, irabazi. Domekan, hilaren 26an, hasi eta abuztuaren 4ra bitartean Arabako lau'erdiko txapelketa jokatuko da.

Markel Arriolabengoa eta Xabier Errastik 02-22 irabazi zuten kadete mailan; Asier del Campok eta Julen Olaizolak, berriz, 22-12 galdu  zuten gazte mailan. Baita Ander Axpek eta Iñigo Alv. de Arcayak 22- 06 galdu dute seniorretan. "Bagenekien zailak izango zirela Amurrioren aurkako partiduak. Jubeniletan, Julen Olaizolak hasieratik zuen mina eskuetan eta gaizki ibili gara. Senior mailan, berriz, aurkariek bote handia zuen pilotak min handia egin digu", azaldu dio GOIENAri pilota elkarteko kide Heriberto Arriolabengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak