Eguneko zentroa zabalik mantenduko dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 21a, 07:31

Eguneko zentroko langileekin eta erabiltzaileen familiekin gaia kontrastatu ostean hartu du erabakia Udalak.

Osasun Sailak eguneko zentroen inguruan zabaldutako oharrak gomendioak direla jakin ostean, eta Aramaioko eguneko zentroko langileekin eta erabiltzaileen familiekin gaia aztertu ostean, Udalak erabaki du Eguneko zentroa zabalik mantentzea. "Honen bolumena txikiagoa denez eta gaur goizean, asteburuan ez bezala, gomendioak direla jakin ostean, bertako langile eta erabiltzaileen familia guztiekin kontrastatu dugu erabakia. Ikusita gure udalerrian kasuak ez direla ugaritu, nahiz eta jakin hori edozein momentutan pasa daitekeela, guztiok neurriak hartu arren, momentuz Eguneko zentroa irekita mantentzeko erabakia hartu dugu erabiltzaile, hauen familiak, bertako langileak eta udalaren artean", azaldu du ohar bidez Lierni Altuna alkateak.

Arduraz hartutako erabakia

"Erabakia tentuz eta arduraz hartu dugu eta, edozein arrazoiengatik, egoera herrian bertan zein zentroan aldatuko balitz, kasuren bat agertuz edo hauek areagotuz, orain arte bezala beharrezkoak diren erabakiak eta neurriak hartuko ditugu", gaineratu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak