Aramaiok herriarteko finalerdia jokatuko du Amurrioren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 20a, 14:58

Guardiaren aurkako kanporaketa gainditu ostean, Aramaiok Amurrioren aurka jokatuko du txapelketako finalerdia barikuan, 18:00etan hasita.

Guardiaren aurkako kanporaketa gaindituta, Aramaiok finalerdiak jokatuko ditu herriarteko txapelketan. Barikuan, uztailaren 24an izango dira partiduak, Amurrion, 18:00etan hasita.

Aramaiok Amurrio izango du aurrean. "Kanporaketa zaila izango da, Amurrio talde indartsua delako. Hala ere baditugu aukerak eta gu irabaztera irtengo gara", azaldu du pilota elkarteko kide den Heriberto Arriolabengoak. Kadete mailako lehia irabazteko modua dela dio, gazte mailakoa berdintsua izango dela eta zailena senior mailako norgehiagoka ikusten du Arriolabengoak.

Guardia hartu zuten mendean

Zapatuan Aramaioko pilotalekuan jokatutako partiduetan Guardia hartu zuten mendean aramaioarrek. Kadete mailan 22-9 nagusitu zen etxeko bikotea; gazte mailan 22-8 izan ziren nagusi aramaioarrak; eta, seniorretan 8-22 galdu zuten etxekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak