Uztailaren 13tik irailaren 4ra arte udako ordutegia izango du Aramaioko osasun zentroak. 08:00etatik 12:00etara bitartean, osasun zentroan bertan artatuko dute, aurrez txanda hartuta; 12:00etatik aurrera, erreferentziako osasun zentrora jo beharko dute pazienteek. Larrialdi kasuetan, Arrasateko ospitaleko larrialdietara jo beharko dute.