'Bertatik bertara' kanpainarekin bat egin du Aramaiok

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 10a, 07:20
Kanpainaren irudia.

Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzen duen irudia ikusi ahal izango da herriko hainbat establezimendutan. Uemak antolatutako kanpainak herri euskaldunek biltzen duten aberastasuna aldarrikatzea du helburu.

Uemak antolatu duen Bertatik bertara kanpainak udalerri euskaldunek euren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak eta bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da abian jarri dutena.

Aramaiok ere bat egin aldarriarekin; hala, herriko hainbat establezimendutan ikusi ahal izango da Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzen duen irudia. Kanpainaren lehen urratsa udako lehen hilabeteetarako prestatu du Uemak. Jatetxe, taberna eta ostatuetan otorduren bat egiten duen edonork mahai gainean ikusi ahal izango duen mantela izango da; eta udal eraikinetan eta dendetan ikusgai egongo diren kartelak, herritarrak eta bisitariak kontzientzia har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak