Herriko abeslariak protagonista Aramaioko Green Grass jaialdian

Jone Olabarria 2020ko uztailaren 4a

Herritar ugari gerturatu dira Aramaioko parkean egin dituzten kontzertuetaz gozatzera. Herriko abeslari ugari aritu dira emanaldiak eskaintzen; Maria eta Manex, Idoia Asurmendi, eta Nhil Bandeko kide diren Sara Alonso eta Beñat Arrieta eskoriatzarra.

San Martin jaien ospakizunetan murgilduta egon beharko lirateke aramaioarrak asteburu honetan, baina COVID-19ak eraginda bertan behera geratu dira festak. Hala ere, herria girotzeko asmotan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, horien artean gaur arratsaldean ospatu duten Green grass jaialdia. Parkean egin duten festibalean, herriko abeslariak izan dira nagusi eta eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu dira; Maria eta Manex, Idoia Asurmendi, eta Nhil Bandeko kide diren Sara Alonso eta Beñat Arrieta eskoriatzarra aritu dira taula gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak