Zabalik dago Gazte Udalekuetan izena emateko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 3a, 16:09

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udalekuak izango dira. Uztailaren erdialdean egingo dituzte eta izena eman beharko da uztailaren 10a bitartean.

Gazte Udalekuak egingo dituzte uztailaren 15ean, 16an, 17a, 20an eta 21ean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak izango dira eta gidari lanetan Markel Arriolabengoa ibiliko da.

Plazan elkartuko dira adierazitako egunetan, eta hainbat ekintza egingo dituzte 10:00etatik 14:00etara bitartean.

25 euroko kuota

Izen-ematea zabalik dago uztailaren 10era arte. Izena emateko inprimakia bete behar da eta 25 euroko ordainketa egin, Udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak