'Bertso abentura': hitzarekin jolasteko aukera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 3a, 17:00

Irailean egingo duten Bertso abentura ekimenean izena eman behar da uztailaren 10a baino lehen.

Gorbeialdeko Kuadrillak Bertso abentura antolatu du: irailaren 2an, 3an eta 4an egingo dute ekimena. Pazko astean egin ohi izan den bertso barnetegiaren ordezkoa izango da irailekoa.

Hiru egunetan, hiru herritan

Udaleku irekietan moduan, ekintza ezberdinak egitea aurreikusten dute: hiru herritan eta hiru egunetan. 10 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena izango da. Aramaion, Legution eta Murgian egingo dute, 10:00etatik 13:00etara.

Aurrez eman behar da izena

Ekintza doako izango da baina aurrez eman beharko da izena, bertsozale.eus atarian: uztailaren 10a izango da horretarako azken eguna. Autobus zerbitzua egongo da.

Herri ezberdinetako haurrak, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute parte hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak