Artziniegan jokatutako saioan lortu zuen aramaioarrak finalerako txartela; lehenengo saioan Felipe Zelaieta izan zen nagusi. Hirugarren saioa gaur jokatuko dute Bastidan, 20:00etan. Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea izango dira bertsolariak. Gaiak jartzen Idoia Marauri ibiliko da.
Uztailaren 10ean Maeztun jokatuko da azkeneko saioa; eta, finala uztailaren 17an izango da, Araian.
Ez da irabazlerik izendatuko
Arabako 16 bertsolarik parte hartu dute ekimenean, eta publikoaren epailetzaren arabera, finalera sailkatuko da saio bakoitzeko bozkatuena. Hala, finalean, lau bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, eta ez da irabazlerik izendatuko.