Tio Teronen Semeak dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du astelehen iluntzean Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 3a, 07:00

Anbotoko Mariren jaitsierarik ez da izango aurten; baina, horrek ez du esan nahi Aramaion ez dutela Mariren bisitarik izango. Bideoz bada ere, mezua bidali du Marik. Jairik ez dute antolatu; baina, bai, uztaileko ekintza agenda.

Asteburuan jairik ez dute egingo, baina hainbat ekitaldi antolatu dituzte:

Zapatua, 4

  • 18:30ean parkean: Green grass festibala: Nhil Band, Idoia eta Sofi eta Manex eta Maria.

Domeka, 5

  • 10:30ean frontoian: Herriarteko pilota txapelketa.
  • 22:00etan, kanpoko frontoian Berbapasie.

Astelehena, 6

  • 09:30ean Kanpoko frontoian: pala txapelketa.
  • 11:00etan, Sastiñan Ikerfit: jarduera fisikoa eta aerobikoa Iker Arriolabengoarekin.
  • 12:30ean, Kanpoko frontoian umeentzako antzerkia: Yijaaa!
  • 20:00etan, Kanpoko frontoian ume jaioberriei ongi-etorria.
  • 20:30ean, Kanpoko frontoian Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak