Udaleku irekietarako 79 neska-mutikok eman dute izena Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko uzt. 2a, 15:58

Haur Hezkuntzako 24 umek eta Lehen Hezkuntzako 55ek eman dute izena aurtengo udaleku irekietarako. Datorren eguenean, uztailaren 9an, batzarra egingo dute gurasoekin udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Udalekuak uztailaren 13tik 24ra bitartean izango dira.

Udalekuetako antolatzaileek informazio batzarrak egingo dituzte datorren eguenean, uztailaren 9an, udalekuetan izena eman duten neska-mutikoen gurasoekin. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira batzarrak, ondoko ordutegian:

  • 16:30: HH3-4
  • 17:00: HH5
  • 17:30: LH 1-2
  • 18:00: LH3
  • 18:30: LH4
  • 19:00: LH5
  • 19:30: LH 6

Pedagogia egiteko garaia dela diote: "Zalantzak argitzeko, informazioa helarazteko, baldintzak argitzeko foroak beharrezkoak dira". Bilerara joatea beharrezkotzat jotzen dute eta guraso bakarra joatea eskatu dute jende kopurua kontrolatu ahal izateko.

Haur hezkuntzako 24 umek izena eman dute udalekuetan; eta, LHko 55ek. "Kopurua ikusita, aurten ere udalekuen beharra ondoriozta daiteke", azaldu du Oihana Ameskua zinegotziak. 

Autobusa egongo da umeak jasotzeko eta eramateko

Udaleku irekiak uztailaren 13tik 24ra bitartean izango dira. Goizeko 10etatik 13etara. Auzoko umeak jasotzeko eta etxera eramateko autobus zerbitzua egongo da.

Honetaz gain, uztailaren 15etik 22ra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitaraua izango dute. Udaletxean eman beharko da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak