KZ Guneak zuzeneko hitzaldiak eskainiko ditu uztailean ere

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ekainaren 30a

Herritarren artean teknologia berrien erabilera ona eta segurua sustatzeko hitzaldiak izango dira. Astero bi hitzaldi berri eskainiko dituzte Youtube-ko kanalean.

KZ Guneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du uztailean ere. Youtube-ko kanalean eskainiko dituzte saioak, astean bi berri.

  • Uztailaren 2an, Erosi etxetik irten gabe izango da gaia, eta hitzaldia eskainiko dute gazteleraz, 18:00etatik 19:00etara.
  • Uztailaren 7an, aldiz, Gauzen internet izango da hitzaldiko gaia, eta hori ere gazteleraz eskainiko dute, 18:00etatik 19:00etara.

Hilabete guztiko programazioa hemen ikus daiteke.

Nola ikusi

KZ Guneko hitzaldiak ikusteko Youtube-ko kanalean sartu beharko da eta han KZGuneatic bilatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak