Haur Hezkuntzako umeei zuzendutako udako eskaintzan izena emateko azkeneko eguna bihar izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko eka. 29a, 16:09

HH3, HH4 eta HH5 mailetako haurrei zuzendutako udako eskaintza uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Aramaioko Udalak uztaileko aisialdia hiru adarretan banatzea erabaki du, adinaren arabera; adar horietako bat 2014-2016 urte bitartean jaiotako haurrek osatuko dute.

Bilera informatiboa egingo dute uztailaren 9an

Aipatutako adin tarteko haurrak udalekuetan matrikulatzeko aukera ekainaren 30era arte egongo da, martitzena. Ondoko loturan eman beharko da izena. Udalak bilera bat egingo du familiekin uztailaren 9an, informazio guztia eman eta zalantzak argitzeko. Bilera horretara joatea garrantzitsua dela nabarmendu dute: hainbat baimen eta erantzukizun-orri sinatu beharko dira eta.

40 euro lehenengo umearekin

Matrikulako gastua izango da: 40 euro lehenengo umearekin, eta bigarrenetik aurrera 20 euro umeko. ES38 3035 0161 29 1610004897 kontu korronte zenbakian sartu beharko da dirua gurasoaren edo legezko tutorearen izen-abizenak jarrita. LHko umeei zuzendutako udalekuetan jadanik izena eman duen seme alabarik izanez gero, HHkoei zuzendutako matrikula 20 eurokoa izango da, umeko.

Udako ekintzak uztailaren 13tik 24ra egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak