Herriko ekoizleendako hauspoa, Lorabarri azokan

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko eka. 27a, 14:32

Aramaioko Bizente Goikoetxea plazan batu dira ekoizleak eta erosleak, aspaldiko partez, Aramailur elkarteak antolaturiko Lorabarri Aste berezian.

Azokak ere itzuli dira normaltasun berri honetan, eta horren adierazle izan da gaur Aramaion egin duten Lorabarri azoka. Herriko eta inguruetako ekoizleak batu dira Bizente Goikoetxea plazan, euren produktuak (gazta, gatza, sagardoa, ozpina, barazkiak, pasta, garagardoa, txokolatea...) herritarrengana gerturatzeko asmoarekin. Eta giro polita sortzea lortu dute, azkenean, eguraldia lagun izan baitute Aramaion, eta erosleak "produktuak zuzenean erosteko gogoekin" agertu baitira, ekitaldia antolatu duen Aramailur elkarteko kideek azaldu duten moduan.

Ekoizleendako ez dira hilabete errazak izan, salmentak orokorrean behera egin dutelako, eta azokak antolatzearen beharra nabarmendu dute. Konfinamendu garaian, gainera, askok etxez-etxeko salmenta antolatu behar dutela aipatu dute, eta nahiz eta jakien produkzioak ez duen hainbesteko kalterik izan, "guztiendako garai gogorra" izan dela azpimarratu dute.

Bihar, Lorabarri asteari amaiera emateko, Salaberri hariztira bisita gidatua egiteko aukera izango dute aurrez izena eman duten herritarrek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak