Garraiorako dirulaguntzak uztailean eskatu beharko dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko eka. 26a, 11:02

Arabako Foru Aldundiak garraiorako ematen dituen dirulaguntzak egiteko eskaria uztailaren 1ean zabalduko dute.

Arabako Foru Aldundiak argitaratu ditu garraiorako ematen dituen dirulaguntzei buruzko oinarriak. Aramaiotik kanpo ikasten duten ikasleei zuzenduta daude laguntzak –unibertsitate ikasketak edo prestakuntza zikloak ikasten dituztenei–.

Uztailaren 1etik 24ra bitartean eskatu beharko dira laguntzak, leku hauetan: Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoan; Aldundiarekin hitzarmena daukaten udal erregistroetan; Laudioko eta Guardiako bulegoetan –hitzordua eskatuta–; edo, telematikoki, egoitza elektronikoan.

Lotura-taxia martxan da

Bestalde, dagoeneko martxan da garraio erregularrarekin eta herrigune nagusiekin lotura-taxia eskaintzen duen zerbitzua. Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea –aurreko eguneko 20:00ak arte–: 945 18 20 60 edo araba.eus/alavabus atarian. Egunero ematen du zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak