Eskolan gauez sartu izana salatu du Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko eka. 26a, 10:48
Argazkia: Ana Atxa.

San Martin eskolako jangelako atea apurtu eta barrura sartu ziren martitzen gauen ezezagun batzuk. Handik aulki batzuk kanpora atera izana ere salatu du Udalak. Izan ere, jangelatik aulkiak hartu eta patioan lasai egon ziren.

Hain zuzen ere, gertaera hori salatu du Udalak: "Berriro ere guztiona den eta guztion artean ordaintzen dugun jabetza bat inongo lotsarik gabe apurtu eta nahi bezala erabili dute herritar batzuek". Apurtutako atea lehenbailehen konponduko dutela gaineratu dute udal ordezkariek, eta espero dutela berriro ere horrelakorik "ez gertatzea".

Horretarako, ezinbesteko ikusten dute adinez nagusiak direnek kontzientzia izatea jabego publikoa guztiona dela: "Denon artean ordaintzen eta mantentzen dugula denon zergetatik"; eta hau adin txikikoekin lantzea guztien ardura dela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak