Bertako ekoizleei babesa erakusteko aukera egongo da Lorabarri azokan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko eka. 25a, 20:00

Lorabarri azoka egingo dute zapatuan, Bixente Goikoetxea plazan. 10 bat ekoizleren produktuak erosteko aukera egongo da plazan, 11:00etatik 14:00etara. "Ekoizleei merezi duten babesa" erakusteko aukera izango dela diote antolatzaileek.

Egoera berezia bizitzen ari dira azokak aurten; eta, ondorioz baita ekoizleak ere. Urtero egiten den Lorabarri azoka aukera ona izaten da herriko ekoizleentzat euren produktuak atera eta saltzeko. Maiatza inguruan egiten da Lorabarri azoka, Aramailur elkarteak antolatuta. Aurten, baina, atzeratu egin behar izan dute egoerak hala behartuta.

Denboran berandutxoago bada ere, egitea erabaki dute, aurten zortzigarrenez. Hala adierazi du azokako antolatzaile ibiltzen den Irati Mujikak: "Azokak egitea posible dela ikusita, erabaki dugu egitea. Izan ere, uste dugu, aprobetxatu behar dugula bertako ekoizleei merezi duten babesa erakusteko".

Azoka: Bixente Goikoetxea plazan

Bihar, zapatua, egingo dute azoka, Bixente Goikoetxea plazan: "Estalpe bat jarriko dugu eta bertan izango dira Aramaioko ekoizleak eta baita kanpotik etorriko direnak ere: guztira, 10 inguru. Musika ere izango dugu goiza girotzeko" .

Bertokoa kontsumitzeko aukera

11:00etan hasiko dute azoka eta erakusmahaiak egongo dira jarrita 14:00ak arte. "Herriko barazkiak, marmeladak, gatza, zukua, artzain gazta..." jarriko dute salgai. Herritarrak bertokoa kontsumitzera animatu nahi ditu Mujikak. Modu horretan, "ingurunea ezagutuz, bertokoa janez, bizitza zainduz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak