Domekan Salaberriko hariztira egingo den bisitarako izena eman behar da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko eka. 25a, 15:21

Lorabarri asteburuaren barruan Salaberriko hariztira irteera egingo dute domekan. Bi txandatan banatuta egingo dituzte bisita gidatuak: 10:00etan bat eta 12:30ean bigarrena. Parte hartzeko izena eman beharko da 945 445 016 telefono zenbakira deituta.

Lorabarri asteburuaren barruan zapatuan azoka egingo dute, eta domekan irteera gidatua egingo dute Salaberriko agestoira –hariztira–. Errez kooperatibako Markel Arriolabengoa baso ingeniariak gidatuko du saioa: "Salaberri hariztia udalaren esku utzi zuten 2015ean; eta, konpromisoa hartu zen hariztia zaindu eta hobetzeko". 

Ekosistemak dituen dinamikak ezagutzea

Asmoa izan da interpretaziorako eremu bat sortzea, Aramaioko basoek izan duten bilakaera historikoa ikusi eta interpretatu ahal izateko. Horrez  gain, "ekosistemak dituen dinamikak" azalduko dituzte domekako bisitan.

15 laguneko taldeak izango dira

Irteera egingo dute bi taldetan banatuta eta bi bisitak euskaraz izango dira. Lehenengo txanda 10:00etan abiatuko da kiroldegitik; eta, bigarrena abiatuko da 12:30ean. Txanda bakoitzean 15 lagunendako tokia egongo da. Bisita gidatuan parte hartu gura duenak izena eman beharko du 945 445 016 udaletxeko telefono zenbakian.

Bisita egiteko ez da behar ezer berezirik; arropa erosoa eramatea gomendatu dute eta euria egingo balu euritarako aproposak diren oinetakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak